Itxi

Athletic Club

4.000 euro

Marseillaren aurkako partidako bengalengatik zigorra ezarri nahi diote Athletici

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Indarkeriaren aurkako Batzordeak Athletici 4.000 euroko isuna jartzea proposatu du, Olympique Marseillaren kontrako norgehiagokan bengalarik egotea ez ekiditeagatik.

Indarkeriaren aurkako Estatuko Batzordeak "4.000 euroko isun larria" ezarri nahi dio Athletici, martxoarean 15ean jokatu zen Europa Ligari zegokion Olympique Marseillaren aurkako partidan talde bisitariaren zaleei dagokion gunean bengalak (hamaika bengala, hain zuzen ere) "sartu eta piztu zitezela ez ekiditegatik".

Norgehiagoka horretan, Marseillako zaleek Athleticen segurtasun pribatuko bi kide zauritu zituzten zelai barruan.

Halaber, aipatu batzordeak 2.500 euroko isun arina eta kirol-instalazioetara sei hilabetez sartu ahal ez izatea proposatu du Athletic-Celta norgehiagokara ke-poto batekin sartu nahian harrapatu zuten zale baten aurka.