Itxi

Athletic Club

EBAKUNTZA

Raul Garciari ebakuntza egin diote arritmia arin bat zuzentzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ez ditu jokatuko denboraldi amaierara arte jokatzeke geratzen diren Alavesen eta Espanyolen aurkako bi partidak.

  • Raul Garcia Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Raul Garcia Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Raul Garcia Athleticeko jokalariari aldez aurretik programatuta zegoen ebakuntza egin diote astelehen honetan, zeukan arritmia arina zuzentze aldera. Ebakuntzaren ondorioz, ez du jokatuko denboraldi honetan geratzen diren bi partidetan.

Jokalari nafarrari Bilboko ospitale batean egin diote ebakuntza, eta jokalariak bertan igaroko du gaua, klubak zabaldu duenez. Gauzak ondo joanez gero, jokalariak bihar jasoko du senda-agiria.

Horrenbestez, punta-erdi zuri-gorriak ezin izango du asteburu honetan bere taldeak Alavesen aurka Mendizorrotzan jokatuko duen euskal derbia, ezta azken jardunaldiko Espanyolen aurkako norgehiagoka ere.

Duela bi urte antzeman zioten

Duela ia bi urte, 2016ko uztailaren 13an, Athleticen sendagileek "alterazio elektrokardiografiko arin bat" antzeman zioten jokalariari denboraldi-aurreko osasun-azterketan.

Nafarrak lan-saioak murriztu zituen, bai maitasunez, bai intentsitatez, eta hiru asteren buruan alta eman zioten.