Itxi

Athletic Club

2. Mailara igoera

Bilbao Athletic vs Vila-real B eta Fuenlabrada vs Reala B, lehen kanporaketak

eitb.eus

Athleticen bigarren taldea Vila-realen aurka neurtuko da, eta Realaren bigarren taldeak Fuenlabrada izango du aurkari Bigarren Mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketan.

  • Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

    Bilbao Athletic. Argazkia: EiTB

Astelehen honetan egin da Bigarren Mailara igotzeko playoffen zozketa Espainiako Futbol Federazioak Las Rozasen (Madril) duen Futbolaren Hirian. Hirugarren Mailara jaitsiera ekiditeko playouteko kanporaketak ere zozketatu dira.

Bilbao Athleticek Vila-real B taldea izango du aurkari. Athleticen bigarren taldeak Lezaman jokatuko du joaneko partida eta Castellon itzulikoa. Reala Bk Fuenlabrada izango du aurkari; joaneko neurketa talde madrildarraren Fernando Torres estadioan jokatuko du joaneko partida eta itzulikoa Zubietan jokatuko da.

Bestalde, Hirugarren Mailara jaitsiera eragozteko playoutean, Izarrak Llagostera izango du aurkari. Joaneko neurketa Gironan jokatuko da, eta itzulikoa Nafarroan.

Multzoko txapeldunen arteko kanporaketak:

Cartagena – Rayo Majadahonda

RCD Mallorca – CD Mirandes

Igoera faseko lehen kanporaketak:

Celta 'B' - Marbella

UD Cornella - Sporting Gijon 'B'

Bilbao Athletic - Vila-real 'B'

Extremadura UD - Deportivo Fabril

Real Murcia - Elche CF

CF Fuenlabrada - Reala B

Playouteko kanporaketak:

UE Llagostera Costa Brava - CD Izarra

AD Merida - Coruxo