Itxi

Athletic Club

Negoziazioa

Athleticen eta Berizzoren ordezkarien arteko bilera

eitb.eus

Klub bizkaitarreko zuzendaritzako zenbait kide eta entrenatzaile argentinarraren ordezkariak astearte honetan bildu dira gai ekonomikoa berrikusteko.

  • EDuardo Berizzo. Argazkia: EFE

    EDuardo Berizzo. Argazkia: EFE

ETBk jakin duenez, Athleticeko zuzendaritzako zenbait kide eta Eduardo Berizzoren ordezkariak astearte honetan bildu dira, bi aldeak lotuko dituen kontratuaren gai ekonomikoa berrikusteko.

Bilerako gai nagusia ekonomikoa izan da. Berizzok ezagutzen zuen Athleticen eskaintza diru-eskaintza, baina bi aldeak batzartu egin dira gai horren inguruko xehetasunak zehazteko eta espero dute datozen egunetan ixtea negoziazioak.

Bestalde, Berizzo Vigon da egun batzuk pasatzen bere etorkizuna erabaki bitartean eta Antonio Chaves Celtako zuzendari nagusiarekin egon da. Argentinarra eta Chaves lagunak dira hura talde galiziarreko entrenatzailea izan zenetik.