Itxi

Primera RFEF

Bigarren Mailarako igoera

Eibar-Oviedo, larunbatean, eta Huracan-Bilbao Athletic, igandean

Erredakzioa

Armaginek kanporaketa Ipuruan gainditzeko aukera izango dute, larunbatean 19:30ean, eta Zigandaren mutilek etxetik kanpora defendatu beharko dute lortutako abantaila (igandean, 17:00etan).

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibar. Argazkia: EFE

Eibarrek eta Bilbao Athleticek Bigarren Mailara igotzeko playoffetako bigarren kanporaketako itzulerako neurketak jokatuko dituzte asteburu honetan. Gaizka Garitanoren mutilek abantaila polita lortu zuten Carlos Tartiere estadioan (1-2), eta Ipuruan emaitza defendatzeko abagunea izango dute, larunbatean (ekainak 15) 19:30ean.

Bilbao Athleticek 2-1ekoa lortu zuen Las Llanas futbol zelaian, baina emaitza etxetik kanpora defendatu beharko dute zuri-gorriek Huracan Valentziaren kontra. Norgehiagoka igandean (ekainak 16) 17:00etan jokatuko da.