Itxi

Primera RFEF

1-0

Eibarrek Oviedo kanporatu eta finala jokatuko du

Erredakzioa

Armaginek 1-0 irabazi dute talde asturiarraren aurka, eta joanekoan ere 1-2 irabazi zutenez, igoera faseko azken kanporaketa jokatuko dute.

1:05

Eibarrek 1-0 irabazi dio Oviedori Bigarren Mailara igotzeko playoffetako itzulerako partida, eta joaneko norgehiagoka ere irabazi zuenez (1-2), armaginek azken kanporaketa jokatzeko txartela eskuratu dute.

Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldea nagusi izan da Ipuruan. Oviedok partida nahasi nahi izan du, baina Eibar ez da talde asturiarraren jokoan sartu. Lehen zatia golik gabe bukatu da (0-0). Bigarren zatian erasokor zelairatu da Oviedo, baina ez du abagune argirik sortzea lortu. Armaginak sendo ibili dira defentsako lanean, eta 79. minutuan norgehiagoka erabakita utzi dute. Roldanek 1-0ekoa sartu du, eta garaipena eman dio Eibarri.

Igoera faseko finalean da Eibar, eta azken kanporaketa irabaziz gero Adelante Ligako taldea izango da.