Itxi

Primera RFEF

Huracanek aurka galdu du

Bilbao Athleticek agur esan dio Bigarren Mailara igotzeko ametsari

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak 2-1 irabazi zion Huracani joaneko partida, baina itzulerakoan valentziarrek irabazi dute 2-1eko emaitzarekin. Penaltien txandan erabaki da kanporaketa, eta Huracan nagusitu da.

5:30
Bilbao Athletic

Bilbao Athleticek ezin izan du Bigarren Mailara igotzeko fasean aurrera egin. Huracan Valentziak kanporatu du talde bizkaitarra, penaltien txandan nagusituta.

Joaneko partida 2-1 irabazi zuen Bilbao Athleticek, eta itzulerakoan 2-1 nagusitu da Huracan Valentzia. Etxeko taldea hasi da irabazten (1-0), ondoren Bilbao Athleticek partida berdintzea (1-1) lortu du, eta norgehiagokaren azken txanpan Huracanek 2-1koa sartu du. Ondorioz, partidak luzapena izan du. Luzapenean ez da golik egon, eta penaltien txandan erabaki da irabazlea.

Huracan Valentziako jokalariek, jaurti dituzten penalti guztiak sartu dituzte. Bilbao Athleticek, ordea, ez. Ramalhok eta Guarrotxenak lehen bi penaltiak sartu egin dituzte, baina Jon Garciak eta Moranek hurrengo bi penalti jaurtiketak huts egin dituzte. Horrenbestez, Huracan Valentziak jokatuko du igoera faseko finala.