Itxi

Primera RFEF

Azken kanporaketa

Eibarrek Hospitalet izango du aurkari igoera lortzeko finalean

Erredakzioa

Armaginek talde katalanaren aurka jokatuko dute igoera faseko finala. Joaneko partida Ipuruan jokatuko da datorren asteburuan, eta itzulerakoa Katalunian jokatuko da ekainaren 29an edo 30ean.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Arroyo eta Mainz gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibar Bigarren Mailara igotzetik bi pausora dago. Armaginek Real Oviedo kanporatu zuten igoera playoffetako finalerdietan, eta Hospitaleten aurka jokatuko dute azken kanporaketa. Irabazten duen taldea, Adelante Ligako taldea izango da datorren denboraldian.

Joaneko norgehiagoka Ipuruan jokatuko da datorren asteburuan, ekainaren 22an edo 23an. Itzulerako partida, aldiz, Hospitaleten (Bartzelona) jokatuko da ekainaren 29an edo 30ean.

Bigarren Mailara igotzeko playoffetako beste finala Huracan Valentziak eta Real Jaenek jokatuko dute.