Itxi

Primera RFEF

Ipuruan

Eibar, Bigarren Mailatik oso gertu (3-0)

Erredakzioa

Gaizka Garitanoren mutilek merezitako garaipena lortu dute Hospitaleten aurka Ipuruan, eta Bigarren Mailarako txartela ia eskuan dute.

  • Eibar. Argazkia: EiTB

    Eibar. Argazkia: EiTB

Eibarrek abantaila garrantzitsua lortu du (3-0) Hospitaleten aurkako kanporaketako joaneko norgehiagokan. Armaginek aurrerapauso handia eman dute Bigarren Mailara igotzea lortzeko, baina kanporaketa Katalunian erabakiko da. Garitanoren mutilek merezitako garaipen eskuratu dute, nahiz eta Hospitaletek gol aukera ugari eduki.

Gipuzkoako taldearen golak neurketako aurreneko minutuetan heldu dira. Guille Roldanek jarri du 1-0ekoa, laugarren minutuan, eta Mainzek Eibarren bigarren gola egin du, seigarren minutuan. Kataluniako taldeak gola lortzeko gogor sakatu du, baina armaginak oso sendo egon dira defentsan.

Bigarren zatian, Hospitaletek erasoan asko sakatu du abantaila murrizteko, baina Garitanoren mutilek ondo eusti dute berdegunean. Eibarrek kontraerasoa bilatu du, eta hirugarrena Diegok lortu du, 83. minutuan. Azkenean, emaitza 3-0ekoa izan da Ipuruan.