Itxi

Primera RFEF

Bigarren maila

Itxura ederra du Eibar eta Alavesen arteko Ipuruako derbiak

Elena Etxebarrieta

Gori-gori dago sailkapena jaitsiera eta igoera postuei dagokienez. Azken jardunaldian Eibarrek bana egin du Deportivorekin, eta Alaves huts eta bat nagusitu  da Lugoren etxean.

1:19
SD Eibar

Eibarrek eta Alavesek pisuzko neurketa jokatuko dute hurrengo jardunaldian. Biek garaipen premia dute. Batzuek lehen mailarako saltoa emateko eta besteek jaitsiera saihesteko. Eibarrek ez du amore eman nahi, ez du ametsa ihes egiten ikusi nahi. Hurrengo jardunaldian igoera lortu dezakete irabazi eta beste emaitzak aldekoak izanez gero. Deportivoren kontra armaginek Riazor piztu zuten, eta neurketari buelta emateko oso gutxi falta izan zitzaien. Diego Ifranen tantoari erantzuna eman zion Jota Peleteirok, eta azken txanpan kinka larrian jarri zituzten galiziarrak.

Puntuak behar beharrezkoak dira eibartarrentzat, baita arabarrentzat ere. Alavesek lanak egin zituen, eta bizirik jarraitzen du bere borrokan. Guzmanen golari esker Lugori nagusitu zitzaion. Sufritu behar izan zuten babazorroek baina egin beharrekoa egin zuten, eta salbazioa puntu batera dute. Aukerak dituzte oraindik. Azken hiru neurketetan bi garaipen lortu behar ditu Alavesek mailari eusteko. Ipuruako derbiak, beraz, itxura zoragarria du, bien beharrizanak ikusita.