Itxi

Eibar

Larunbatean Valentziaren aurka

Garitano: 'Urtea ondo bukatzeko aukera polita da'

Erredakzioa

"Azken ahalegina da, eta urteari gehiago eman diezaiokegu", esan du armaginen entrenatzaileak.

1:20

Eibarrek Valentzia hartuko du larunbat honetan Ipuruan (20:00), BBVA Ligako 16. jardunaldiko partidan. Gaizka Garitano armaginen entrenatzaileak taldeak "dena eman" behar duela adierazi du, urteari amaiera ona emateko. "Urtea ondo bukatzeko aukera polita da. Azken ahalegina da, eta urteari gehiago eman diezaiokegu", esan du.

Jaime ez beste guztiak prest izango ditu entrenatzaile bizkaitarrak. Valentziaren aurkako partidaren garrantziaz ohartarazi izan nahi du, eta ligako bost talde onenen artean dagoela azpimarratu du (Real Madril, Bartzelona, Atletico eta Sevillarekin batera): "Estreinakoz jokatuko dugu Valentziaren kontra".

Azkenik, taldearen egoera aztertu du: "Oraindik badugu hobera egiteko tartea, gehiago eman dezakegu. Sailkapenean ezin dugu askoz gehiago hobetu, baina jokoari dagokionez bai. Ez nago erabat pozik eta gehiago nahi dut", esan du.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Albentosa, Raul Navas, Lillo edo Abraham; Boateng, Dani Garcia; Capa, Arruabarrena, Saul edo Abraham; eta Piovaccari.

Valentzia: Diego Alves; Barragan, Otamendi, Mustafi, Gaya; Javi Fuego, Parejo, De Paul, Piatti, Feghouli; eta Negredo.

Epailea: Carlos Velasco Carballo

Futbol-zelaia: Ipurua

Ordua: 20:00

 

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak