Itxi

Eibar

Valentziaren aurka

Eibarrek porrotarekin esan dio agur urteari (0-1)

Erredakzioa

Neurketa parekatua izan da, baina Nunoren taldeak eskuratu ditu hiru puntuak, Alcacerrek 31. minutuan sartutako golari esker.

  • Valentziako jokalariak, gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Valentziako jokalariak, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek porrotarekin esan dio agur 2014. urteari. Gipuzkoarrek porrota jaso dute Valentziaren aurka (0-1), Ipuruan, Ligako 16. jardunaldiko neurketan.

Lehen zatia parekatua eta lehiatua izan da, hutsune gutxikoa. Armaginek ondo oztopatu dute bisitarien jokoa, aurre egin diete eta markagailua estreinatzeko parada ere izan dute. Piovaccari 17.ean saiatu da, baina Diego Alvesen geldiketak gola saihestu du.

Valentziak 31. minutuan estreinatu du markagailua, Alcacerrek, kontraeraso batean, egindako golari esker. Eibarrek lanean jarraitu du, eta Arruabarrena neurketa berdintzeko zorian izan da 35.ean, baina bere jaurtiketa Alvesek gelditu du.

Bigarren zatiko lehen ordu laurdenean ez da ezer gertatu, baina 61.ean Valentziaren bigarrena egiteko aukera ederra izan du Alcacerrek, baina bere bolea kanpora joan da, oso gutxigatik. Lau minutu geroago Eibarrentzat izan da abagunea, baina Alves erabakigarria izan da berriro ere, eta ez dio Arruabarrenari errematatzen utzi.

Baloia Garitanoren taldearena zen, baina sortutako arriskua eskasa izan da, eta Valentziak etxekoen erasoak geldiaraztea izan du helburu. Ondo defendatu dute bisitariek, eta markagailuko errentari eutsi diote amaiera arte.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda (Capa, 77'), Albentosa, Raul Navas, Lillo; Boateng, Dani Garcia; Manu del Moral (Lekic, 68'), Arruabarrena, Saul Berjon (Abraham, 46'); eta Piovaccari.

1 - Valentzia: Diego Alves; Orban, Otamendi, Mustafi; Feghouli (Barragan, 58'), Javi Fuego, Dani Parejo, Piatti (Gaya, 70'); R. de Paul (Rodrigo, 90'); Negredo, eta Paco Alcacer.

Gola:

0-1. 30'. Paco Alcacer

. Paco Alcacer

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak