Itxi

Eibar

Igandean, 19:00etan

Espanyol denboraldiko unerik onenean dagoela ohartarazi du Garitanok

Erredakzioa

Teknikari armaginak badaki bere taldeak dena eman beharko duela Espanyoli aurre egiteko.

  • Manu del Moralen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Manu del Moralen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Espanyoli egingo dio bisita igande honetan, BBVA Ligako 17. jardunaldiko partidan. Gaizka Garitano armaginen entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du, eta Espanyol sasoi onean dagoela ohartarazi du.

Teknikari armaginak badaki bere taldeak dena eman beharko duela Espanyoli aurre egiteko. "Azken lau partidetan hiru garaipen lortu ditu eta denboraldiko unerik onenean dago", adierazi du prentsaurrekoan.

Garitanok lau baja ditu hitzordu honetarako. Didac Vila gaixorik dago, Jaime Jimenez lesionatuta eta Rail Albentosa eta Mikel Arruabarrena, zigortuta.

Borja Fernandez gipuzkoarren azken fitxaketak ezin izango du partida jokatu, bere nazioarteko baimena ez delako garaiz iritsi. Indiako Atletico Calcutatik dator.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Kiko Casilla; Arbilla, Colotto, Alvaro, Fuentes; Lucas Vazquez, Víctor Sanchez, Cañas, Montañes; Sergio Garcia eta Caicedo.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Ekiza, Raul Navas, Abraham edo Lillo; Errasti, Dani Garcia; Capa, Manu del Moral, Saul Berjon; eta Piovaccari.

Epailea: Mateu Laoz

Futbol-zelai: Power8 Stadium

Ordua: 19.00

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak