Itxi

Eibar

Ostiralean, 20:45ean

Eibarrek hirugarren garaipena jarraian nahi du

Erredakzioa

Garitanok bi baja ditu, Ander Capa (zigortuta) eta Jaime Jimenez atezaina (lesionatuta). Albentosa ere ez da taldearekin izango, ostegunean etete klausula ordaindu baitzuen eta taldea utzi duelako.

  • Armaginek bolada onari eutsi nahi diote. Efe.

    Armaginek bolada onari eutsi nahi diote. Efe.

Eibarrek oroitzapen onak ditu Nuevo Arcangel zelaian, izan ere, aurreko denboraldian (2013-2014) egindako bisitan 0 eta 2 gailendu ziren armaginak eta Bigarren Mailako lidergoa eskuratu zuten. Handik hiru hilabetera, igoera lortu zuten.

Entrenatzaile bizkaitarrak bi baja ditu Kordobako partidarako: Ander Capa, zigortuta, eta Jaime Jimenez atezaina, lesionatuta. Raul Albentosa ere ez da taldearekin izango, ostegun ohentan etete klausula ordaindu baitu eta Ingalaterrako talde batera joango da.

Litekeena da bi taldeek ondorengo hamaikakoak ateratzea:

Kordoba: Juan Carlos; Campabadal, Pantic, Crespo, Edimar; Deivid, Rossi; Fede Cartabia, Abel, Tiago o Ghilas; eta Florin.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Bóveda, Raúl Navas, Albentosa o Ekiza, Lillo: Errasti, Dani García; Manu del Moral, Arruabarrena, Saúl Berjón; eta Piovaccari.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes (kantabriarra)

Estadioa: Nuevo Arcángel

Ordua: 20.45ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar