Itxi

Eibar

Adierazpenak

Garitano: 'Reala faboritoa da, baina horren beldurrik ez dugu'

ERREDAKZIOA

Derbia izanik, armaginen entrenatzaileak badaki hiru puntuak baino “askoz gehiago” dagoela jokoan.  

1:20

Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak baieztatu duenez, derbi gipuzkoarretan ?Reala, beti da faborito?. Eta Real Madrili, Atleticori eta Bartzelonari Anoetan irabazi ondoren, ?are gehiago?.

Larunbat honetan, Reala eta Eibar taldeek indarrak neurtu beharko dituzte Ligan. Eta honi erreferentzia eginez, honakoa esan du Garitanok: ?Partida ona egiten eta gure maila ematen saiatuko gara. Agian, bizi duen egoeragatik gu baino arriskutsuagoa izan daitekezke txuri-urdinak, baina azken partidetako emaitzek beraien aurka egingo dute?.

Gainera, derbia izanik, armaginen entrenatzaileak badaki, hiru puntuak baino "askoz gehiago" dagoela jokoan. ?Denboraldi honetan ikusi den Realik onena espero dugu. Eta, ondo dabilenean, Realak asko eman dezake, jokalariek kalitate handia baitaukate?.

?Baikorra naiz. Eibar on bat ikusten baldin badugu, aukera asko izango ditugu?. Garitanoren aburuz, denboraldi on bat egiten ari direla erakusteko beta ezin hobea da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak