Itxi

Eibar

Txartel pilaketa

Dani Garciak ez du Atleticoren aurkako norgehiagoka jokatuko

ERREDAKZIOA

Armagina beti egon ohi da Garitanoren hasierako hamaikakoan, eta honakoa Ligan jokatu ez duen lehen partida izango da.  

  • Dani Garcia, Eibarko jokalaria. Argazkia: EFE

Eibarko erdilaria den Dani Garciak ez du Atletico Madrilen aurkako neurketa jokatuko, aurreko larunbatean Realaren aurkako derbi gipuzkoarrean bosgarren txartel horia ikusi baitzuen.

Armagina jokalari oso garrantzitsua da Garitanorentzat, are gehiago, Xabi Iruretagoienarekin batera orain arteko Ligako partida guztiak jokatu ditu.

Gainera, erdiko erdilaria beti egon ohi da Garitanoren hasierako hamaikakoan, eta honakoa Ligan jokatu ez duen lehen partida izango da.

Bestalde, Realaren aurkako neurketan zigorra ezarrita zuten Raul Navas eta Federico Piovaccari berreskuratuko ditu Garitanok.