Itxi

Eibar

Larunbatean, Ipuruan

'Gure bertsiorik onena behar dugu Atleticori irabazteko'

Erredakzioa

"Badakigu maila altua eman behar dugula. Aurkariaren mailak onena ematera behartzen gaitu puntuak lortu ahal izateko", esan du Garitanok.

0:00

Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak "partida zaila" espero du larunbatean Ipuruan, Atleticoren aurka. Hala ere, Garitanok "erronka politatzat" du neurketa. "Maila altua eman behar dugu, hori argi daukagu. Aurkariaren maila onak gure onena ematera behartzen gaitu puntuak lortu ahal izateko", esan du.

Garitanoren arabera, Atletico "edozein partidako egoerara hobetoen moldatzen den taldea" da.

Eibarrek bi jardunaldi daramatza garaipenik lortu barik. Kordobaren aurka bana egin zuen eta aurreko astean galtzaile atera zen Anoetan (1-0).

Anoetan (1-0).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak