Itxi

Eibar

Konfirmatuta

Rafa Paez atzelariak Eibarren jokatuko du, Liverpoolek utzita

Erredakzioa

Jokalaria, 1,92 metrokoa eta 80 kilokoa, 19 urtez azpiko selekzioarekin jokatzen du, eta indar fisiko handiko atzelaria da.

  • Rafa Paez. Argazkia: EiTB.

    Rafa Paez. Argazkia: EiTB.

Rafa Diez jokalariak Eibarren jokatuko du, Liverpoolek utzita, denboraldia amaitu arte. Orain arte Bolonian ibili da, utzita ere, Italiako Bigarren Mailan.

Paez Orihualen jaiotakoa da, Alacanten, eta 20 urte dauzka. Real Madrilen harrobian hazi zen 2013an alde egin zuen arte. Urte horretan Liverpoolek fitxatu zuen.

Ingalaterran eman zuen lehen denboraldian Liverpoolen bigarren taldean jokatu zuen, eta lehen taldearekin bi partida jokatu zituen. Denboraldiaren hasieran Boloniara joan zen, utzita.

Jokalaria, 1,92 metrokoa eta 80 kilokoa, 19 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatzen du, eta indar fisiko handiko atzelaria da.

o atzelaria da.