Itxi

Eibar

Larunbatean

Ipuruan Simeoneri abestutakoa Lehiaketa Batzordera eraman dute

Erredakzioa

Indarkeria era guztiak salatzeko asmoz, Profesionalen Futbol Ligak adi jarraitzen die futbol-zelaietan entzuten diren oihuei.

  • Simeone, Ipuruako partidan. Argazkian: EFE

    Simeone, Ipuruako partidan. Argazkian: EFE

Ezin ukatu Atletico Madrilek eta Deportivoren arteko neurketa hasi aurreko istilu larriak, gogoratu Deporreko zale bat erail zutela, Jimmy, mugarri izan direla.

Indarkeria era guztiak salatzeko asmoz, Profesionalen Futbol Ligak adi jarraitzen die futbol-zelaietan entzuten diren oihuei. Horren harira, asteburuak emandakoa hartu, eta Lehiaketa Batzordera eraman du.

Ipuruan, esaterako, arriskutsutzat jotzen diren 200 bat zalek Simeoneri abestutakoa salatu du Futbol Liga Profesionalak. "Ole, ole, ole, Cornudo Simeone!" oihukatu omen zuten. Ikusiko beharko da zer ondorio izango duen gertaera horrek.