Itxi

Eibar

Vila-realen aurka

Bolada kaskarrari amaiera eman nahi diote armaginek

Erredakzioa

Didac Vila eta Ander Capa jokalariek dituzten arazo fisikoak direla eta, Garitanok hogei jokalari deitu ditu eta, beraz, bi zerrendatik kanpo utzi beharko ditu.

1:14

Eibarrek Vila-reali egingo dio bisita igande honetan, BBVA Ligako 24. jardunaldiko neurketan. Talde armaginak bost jardunaldi daramatza garaipena eskuratu gabe eta jarraian lau porrot jaso ditu: Realaren aurka (1-0), Atleticoren kontra (1-3), Coruñan (2-0) eta Elxen aurka (0-1).

Hasiera bikaina eman zion talde gipuzkoarrak denboraldiari, eta lehen itzulia zortzigarren postuan bukatu zuen, 27 punturekin. Halere, geroztik ez du punturik lortu. Bolada kaskar horri Madrigalen eman nahi diote amaiera.

Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldearen helburua mailari eustea da. Gaur egun, zortzi puntukoa da arriskuko postuekin duen abantaila. Federico Piovaccari, zigortuta, baja izango da Madrigaleko neurketarako eta Abraham Minero ere etxean geratu da. Atzelariak lesionatuta jarraitzen du.

Rafa Paezen aferak, bestalde, ez du argibiderik. Administrazio akats batek ez dio aukerarik ematen jokatzeko. FIFAko epaile bakarraren eskuetan dago. Denbora aurrera doa, eta Garitanok 3 zentralekin segitzen du.

Didac Vila eta Ander Capa jokalariek dituzten arazo fisikoak direla eta, Garitanok hogei jokalari deitu ditu, eta, beraz, bi zerrendatik kanpo utzi beharko ditu.

Manu del Moral deialdian dago, eta hasieratik jokatzeko aukera ugari ditu. Jokatuz gero, babes-maskararekin egingo du, duela hiru aste masailalbo-hezurra hautsi baitzuen.

Ustezko hamaikakoak:

Vila-real: Asenjo; Rukavina, Musacchio, Dorado, Jaume Costa; Pina, Sergio Marcos, Moi Gomez, Campbell; Gio Dos Santos, Gerard Moreno.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Añibarro, Raul Navas, Lillo; Errasti edo Borja Fernqndez, Dani Garcia; Capa edo Javi Lara, Arruabarrena, Saul Berjon; Manu del Moral.

Epailea: Mario Melero Lopez

Futbol-zelaia: Madrigal

Ordua: 19.00

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak