Itxi

Eibar

17:00etan

Derbi historikoa Ipuruan, Eibar-Athletic

Erredakzioa

Bi taldeen ibilbidea erabat ezberdina da. Sailkapen nagusian puntu kopuru berdina duten arren, gipuzkoarren jokoak behera egin du, eta zuri-gorriek suspertzea lortu dute.

  • Eibarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Eibarren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute gaur Ipuruan, 17:00etatik aurrera. Estreinakoz neurtuko dituzte indarrak armaginen futbol-zelaian, lehen mailako partidan.

Bi taldeen ibilbidea erabat ezberdina da. Sailkapen nagusian puntu kopuru berdina duten arren, gipuzkoarren jokoak behera egin du, eta zuri-gorriek suspertzea lortu dute.

Etxeko taldean, Abraham Minero eta Rafa Paez baja izango dira. Piovaccari eta Saul Berjon, ordea, jokatzeko prest daude. Italiarrak ezin izan zuen Vila-realen aurkakoa jokatu zigortuta zegoelako eta Berjon, min hartuta.

Athleticek hiru puntuak erdietsi nahi ditu, eta horrela konfiantza berreskuratu. Valvederen taldea Europa Ligatik at geratu zen ostegunean, Torinok kanporatuta. Halere zuri-gorriek atsedenik ez dute, asteazkenean Kopako finalerako txartela izango baitute jokoan Espanyolen aurka.

Carlos Gurpeguik min hartu zuen osteguneko norgehiagokan, eta baja izango da seguru asko. Valverdek ohikoei atsedena emango ote dien da zalantza nagusia. Yeray eta Guillermo deialdian sartu ditu entrenatzaile zuri-gorriak.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Añibarro edo Ekiza, Raul Navas, Lillo; Errasti, Dani Garcia; Capa edo Manu Garcia, Arruabarrena, Saul Berjon; eta Piovaccari.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Rico; Susaeta, Beñat, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes

Futbol-zelaia: Ipurua.

Ordua: 17:00etan