Itxi

Eibar

Lagapen zapuztua

Rafa Paezek ezin izango du Eibarrekin jokatu

Erredakzioa

Eibarren eskaera atzera botau du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAS), eta Liverpooleko jokalariaren transferraren baliogabetzea mantendu du.

Eibarren eskaera ez du aintzat hartu Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAS), eta Rafa Paezek ezin izango du armaginekin jokatu. Liverpooleko jokalariaren transferra ez zen ondo burutu, Eibarren arabera, akats administratibo baten erruz.

Bukatu da epaitegietako ibilbidea, eta Rafa Paezi ez diote transferra onartu. Liverpooletik heldu zen Eibarrera, utzita. Taldeak prozesuarekin ez jarraitzea erabaki du, azken erabakia denboraldia amaituta etorriko litzatekeelako.

litzatekeelako.