Itxi

Eibar

Datozen orduetan

Eibar, Ligako epailearen erabakiaren zain

Erredakzioa

Epaileak ondorengo orduetan jakinaraziko omen du Elxek maila galduko duela jokalariekin eta Ogasunarekin zorrak dituelako. Klubak ez du jakinarazpenik jaso, Elx taldeko presidentearen esanetan.

1:35

Hedabide batzuek kaleratutakoaren arabera, Elx Bigarren Mailara jaitsiko dute, eta epaileak datozen orduetan emango du ofizialki bere erabakiaren berri. Alacanteko taldeak zorra du jokalariekin eta Ogasunarekin, eta Alex Aranzabal Eibarko presidenteak esan zuen Elxi araudia aplikatu behar zaiola.

Hori egingo omen dute, eta armaginek Lehen Mailan jarraituko omen dute. Juan Anguix Elx taldeko presidenteak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo, eta klubak ez duela inolako jakinarazpenik jaso nabarmendu zuen.

 

 

 

 

>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar