Itxi

Eibar

Albiste onak

Auzitegi Nazionalak arrazoia eman dio Eibarri

Erredakzioa

Epaiak ez du Elxek eskatutako kautelazko neurria aintzat hartu eta armaginek Lehen Mailan jarraitzen dute. Elxek beste helegite bat jartzeko aukera dauka.

1:10

Auzitegi Nazionalak ez du Elx taldeak eskatutako kautelazko neurria aintzat hartu eta Eibar Lehen Mailako taldea izango da datorren denboraldian.

Epaileak badaki erabakiak "eragin txarra" izango duela Elxen interesengan, baina gogora ekarri du taldeak "berandu ordaindu" zuela ogasun publikoarekin zuen zorra eta behin zigorra jasota egin zuela, "ez lehenago".

Jose Luis Mendilibarrek Lehen Mailan lan egingo du orain arte etorri diren jokalari guztiekin batera. Elxek, bestalde, helegitea jartzeko parada dauka oraindik ere, baina bide horrek luze joko luke.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak