Itxi

Eibar

Lehen liderra

Mendilibar: 'Lidergoa ez da garrantzitsua'

Agentziak | Erredakzioa

'Errazena litzateke dena guk aurreikusi bezala joan dela esatea', esan du Eibarko entrenatzaileak, lehen jardunaldian lider bukatu ostean.

  • Jose Luis Mendilibar, Nuevo Los Carmenes zelaian / EFE.

    Jose Luis Mendilibar, Nuevo Los Carmenes zelaian / EFE.

Atzo Granadari 1-3 irabazita, talde armagina da BBVA Ligako lehen liderra, baina "garrantzitsuena garaipena da, ez lidergoa", Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzailearen esanetan.

Mendilibarren hitzetan, "erraza litzateke dena guk aurreikusi bezala joan dela esatea". Baina "atzean salduta ez geratzea eta taldeak gora egitea zen helburua", eta ate aurrean asmatu izanarekin pozik agertu da.

Lehenengo partida irabazi zuten bost taldeen artean, Eibarrek du gol average onena (3 gol alde eta 1 kontra), eta, ondorioz, Eibar da orain liderra.

"Garrantzitsuena garaipena da, ez lidergoa. Hori gogoratzeko, gaurko egunkariak gorde behar ditugula jakiteko balio du, ez beste ezertarako", esan du Mendilarrek. Batera zein bestera, garaipena garrantzitsua da jokalariek "konfiantza hartzeko".

"Asko entrenatu dugu, lan handia egin dugu eta jendea ondo egon da. Talde itxura eman dugu, eta hori ere garrantzitsua da. Jokalari batzuek lau egun daramatzate gurean, eta hori seinale ona da, dena eman duten seinale", azaldu du.