Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Inui aurkeztu du, bere historiako fitxaketarik garestiena

Agentziak | Erredakzioa

Eibarren inoiz jokatu duen lehen jokalari asiarra izango da.

  • Takashi Inui, aurkezpenean. EiTB.

    Takashi Inui, aurkezpenean. EiTB.

Eibarrek Takashi Inui jokalari japoniarra aurkeztu du, talde armaginak inoiz egin duen fitxaketarik garestiena. 300.000 euro ordaindu dizkiote Eintratch Frankfurt talde alemaniarrari, eta hiru denboraldirako sinatu du.

Klubak dituen 75 urteetan Eibarren jokatu duen lehen jokalari asiarra da.

Inui lehen aldiz entrenatu da ostegun honetan Jose Luis Mendilibar entrenatzailearen aginduetara, Atxabalpen. Ondoren, aurkezpen ofiziala egin dute Ipuruan.

t="utf-8">