Itxi

Eibar

Ipuruan

Eibarrek porrotik jaso gabe jarraitu nahi du

Erredakzioa

Atletico Madrilen aurka jokatuko du larunbat honetan, 20:30ean, Ipuruan. Partida berezia izango da Borja Bastonentzat eta Kekorentzat, iragan koltxoneroa baitaukate.

1:16

Eibarrek porrotik jaso gabe jarraitu nahi du BBVA Ligan eta horretarako Atletico Madrilen aurka puntuak lortu beharko ditu larunbat honetan, 20:30ean, Ipuruan.

Simeonek bi aldaketa besterik ez ditu egingo Txapeldunen Ligako Galatasarayren aurkako partidatik: Filipe Luisek jokatuko du Siqueiraren ordez, eta Gabik hartuko du Saul Ñiguezen postua zelai erdian.

Eibarrek Jaime Jimenezen, Manuel Castellano 'Lillo'ren eta Borja Ekizaren bajak izango ditu, eta baliteke Mendilibarrek Ligan erabilitako azken hamaikakoa errepikatzea. Dena den, aldaketa bat ere egin lezake, Borja Baston hasierako hamaikakoan sartu Sergi Enrichen ordez.

Partida berezia izango da Borja Baston eta Keko jokalarientzat, Atletico Madrileko harrobian egondakoak baitira.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani Garcia; Keko Gontan, Adrian, Saul Berjon; eta Sergi Enrich edo Borja Baston.

Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin, Filipe; Koke, Gabi, Tiago, Griezmann; Vietto eta Jackson Martinez.

Epailea: Hernandez Hernandez (Las Palmas).

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 20.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak