Itxi

Eibar

Lehen porrota

Atletico Madril Eibar on bati gailendu zaio

Agentziak | Erredakzioa

Correaren gol batek eta Torresen beste batek zurigorriei eman diete garaipena. Eibarrek aurpegia eman du, baina lehen porrota jaso du.

  • Correa eta Dos Santos / EFE.

    Correa eta Dos Santos / EFE.

Eibarrek ezin izan du Atletico Madrilen aurka. Aurpegia eman du lehenengo zatian, baina bigarrenean gehiago izan dira madrildarrak.

Armaginak ideia argiekin zeairatu dira Atletico Madrili aurre egiteko. Bikain antolatuta atzean, ez ditu abagune askorik izan, baina hala ere, ez dizkio aurkariari gauzak eroso jarri. Zurigorriak bere jokoa ezartzen saiatu dira, baina armaginen ordenak ez die utzi.

Aukera argienak Atletico Madrilenak izan dira. 20. minutuan, adibidez. Riesgoren geldiketa bikain batek Jacksonen gola saihestu du.

Koltxoneroak nagusi izan dira, eta arriskua sortu dute, baina armaginak ez dira kokildu. Kekok estualdiak sortu dizkie Atleticoren atzelariei, Griezmannek beste aldean bezalaxe.

Atsedenaldiaren ostean, Simeoneren aldaketek (Fernando Torres, Oliver eta, geroago, Correa) taldeari bizitasuna eman diote. Argi geratu da Atleticoren kalitatea aurrean. Correak ukitu duen lehenengo baloia gola izan da, 62. minutuan, Torresen pasearen ostean, eta 78.an aldrebes gertatu da: Torresek sartu du gola, Correaren pasea baliatuta.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Riesgo; Capa, Mauro dos Santos, Ramis, Luna; Dani García, Adrián González (Borja Bastón, min.71); Keko, Escalante (Mikel Arruabarrena, min.81), Saúl Berjón (Verdi, min.71); Sergi Enrich.

Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Giménez, Godín, Filipe Luis; Gabi, Tiago, Koke (Correa, min.61); Vietto (Óliver Torres, min.46), Griezmann y Jackson Martínez (Fernando Torres, min.46).

Golak: 1-0, min. 62: Ángel Correa. 2-0, min. 78: Fernando Torres.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak