Itxi

Eibar

Bolada onean

Mendilibar: 'Taldea garela erakutsi dugu, baina sufritu ere egin dugu'

Agentziak | Erredakzioa

Armaginen entrenatzailea gustura agertu da Las Palmasen lortutako garaipenarekin.

  • Jose Luis Mendilibar, Las Palmaseko partidan. Efe.

    Jose Luis Mendilibar, Las Palmaseko partidan. Efe.

Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak Eibar "taldea" dela azpimarratu du Las Palmasen 0 eta 2 irabazi ostean. Entrenatzailea gustura agertu da Kanarietan lortutako hiru puntuekin, baina ez du jokalari bat bakarra ere nabarmendu nahi izan.

Hala ere, Mendilibarrek "sufritu" egin dutela gaineratu du, bi gol egin eta atea hutsean mantentzea lortu duten arren. "Las Palmasek ere arriskua sortu du, batez ere Jonathan Viera eta Roque Mesa jokalariek, eta joko horri aurre egiterakoan ez dugu ondo asmatu", esan du Eibarreko entrenatzaileak.