Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:30ean

Eibarrek Europako postuetan jarraitu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Getafe hartuko dute Ipuruan, Ligan bizi duten momentu onari eusteko asmoz.

1:04

Eibarrek sailkapeneko seigarren postuan jarraitu nahi du, sendo, Getaferi irabazita. Gipuzkoarrek liga hasiera bikaina egin dute, eta 16 puntu lortu dituzte 10 jardunalditan.  Madrildarrak, berriz, azken bi partidak galdu dituzte eta kanpoan ez dute oraindik neurketa irabazi.

Armaginak oso ondo ari dira Jose Luis Mendilibar entrenatzailearekin, taldeak 15 jokalari berri dituen arren, ederki ari dira konpontzen elkarrekin.

Aurten ez da batere erraza Eibarri irabaztea, bi norgehiagoka bakarrik galdu dituzte, biak talde indartsuen aurka: Bartzelona eta Atletico Madril.

Orain arte jokatutako partidei dagokienez, Eibarrek zazpi aldiz hartu du Getafe Ipuruan (sei Bigarren Mailan eta bakarra Lehen Mailan). Armaginek lau garaipen lortu dituzte, eta beste hiru partidetan berdinketarekin amaitu dute.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Eddy Silvestre; Keko, Sergi Enrich, Saúl Berjón edo Inui; eta Borja Bastón.

Getafe: Guaita; Damián Suárez, Vergini, Alexis, Roberto Lago; Lacen, Juan Rodríguez; Pedro León, Sarabia o Lafita, Víctor Rodríguez; y Stefan.

Epailea: Iglesias Villanueva (galiziarra).

Estadioa: Ipurua.

Ordua: 20.30 horas.

horas.