Itxi

Eibar

Errege Kopa

Ponferradinak Eibarri jipoia eman, eta sailkapena zaildu dio

Agentziak | Erredakzioa

Adelante Ligako taldearen hiru golek, hurrengo faserako txartela urrun jarri zaio Eibarri. Djordjevic, Jebor eta Khomchenovsky izan dira golegileak.

  • Eibarrek kale egin du Ponferradan / EFE.

    Eibarrek kale egin du Ponferradan / EFE.

Eibarrek Ponferradinaren zelaian galdu du, hiru golen aldearekin. Etxekoek denboraldiko partidarik onena egin dute, eta merezitako garaipena eskuratu dute Lehen Mailako talde baten aurka. Eibar beti joan da aurkariaren atzetik.

Kontrako hiru golekin, Mendilibarren taldeak zail du kanporaketari buelta ematean itzuliko partidan, Ipuruan. Denboraldi honetan, soilik Bartzelonak, Real Madrilek eta Atletico Madrilek lortu zuten Eibarri irabaztea.

Ponferradinako teknikoak, Jose Manuel Diazek, bi aurrelari zelairatu ditu, Djordjevic eta Jebor, eta apustua oso ondo atera zaio.

Eibarren, aldiz, entrenatzaileak etxean utzi ditu Baston eta Enrich, eta armaginek faltan bota dute errematatzeko gaitasuna. Arruabarrena eta Keko ez dira ondo egon.

Ponferradina hobeto zelairatu da, intentsitate handiagorekin; aurkariak ez bezala, ideiak argi. Baloi guztiak irabazi dizkio Eibarri. Luka Djordjevicek egin du lehenengo gola 10. minutuan, atzelariari eta atezainari gailenduta.

Eibarrek lo jarraitu du, sakontasunik gabe, eta laster egin dute etxekoek bigarren gola. 25.ean, Jeborrek buruz errematatu du Khombhenovskyyren erdiraketa on bat.

Atsedenaldiaren ostean, Ponferradinak baloia eman die armaginei, baina horiek ez dute aprobetxatu, are gehiago, Khomchenovskyyren hirugarren golaren ostean. Caiadoren pase bikain bat baliatuta eskuratu du.

FITXA TEKNIKOA

Ponferradina: Dinu; Seaone, Pavon, Miquel, Camille; Caiado, Basha, Melero, Khomchenovskyy (Acoran, 65. min); Jebor (Anton, 77. min) eta Djordjevic (Infante, 75. min).

Eibar: Irureta; Capa, Ekiza, Ramis (Pantic, min. 63. min), Luna; Escalante, Eddy (Adrian, 54. min); Keko (Lillo, 70. min), Verdi, Hajrovic eta Arruabarrena.

Golak: 1-0, Djordjevic: 10. min; 2-0, Jebor: 25. min; 3-0, Khomchenovskyy: 52. min.

vskyy: 52. min.