Itxi

Eibar

Larunbatean, 22:05ean

Eibarrek Deportivori egingo dio bisita, Riazorren

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Ligari helduko diote berriro, Kopan Ponferradinaren aurkako kanporaketa irauli ostean.

2:50

Deportivok eta Eibarrek indarrak neurtuko dituzte BBVA Ligako 16. jardunaldian. Ligan ezustekoa ematen ari dira armaginak eta galiziarrak, sailkapeneko goiko postuetan baitaude: Deportivok 23 puntu dauzka, eta Eibarrek, 21.

Mendilibarrek garaipen historikoa lortu zuen asteazkenean, Errege Kopan, Ponferradinari 4-0 irabazi eta final-hamaseirenetako kanporaketa irauli ostea. Joaneko partidan 3-0 galdu zuten.

Armaginen entrenatzaileak 6 baja dauzka larunbateko partidarako. Ivan Ramis zigortuta dago Valentziaren aurkako neurketan txartel gorria jaso zuelako.

Horrez gain, David Juncà, Izet Hajrovic, Borja Ekiza, Eddy Silvestre, eta Jaime Jimenez jokalariek ezin dute jokatu.

18ko deialdia osatzeko Iñigo Barrenetxea harrobiko jokalaria aukeratu du Mendilibarrek.

Ustezko hamaikakoak:

Deportivo: Lux; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Álex Bergantiños, Pedro Mosquera; Fede Cartabia, Fayçal Fajr o Luis Alberto, Luisinho; Lucas Pérez.

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, Antonio Luna o Lillo; Keko Gontán, Escalante, Dani García, Saúl Berjón; Borja Bastón, Sergi Enrich.

Epailea: Javier Estrada Fernández (kataluniarra).

Estadioa: Riazor.

Ordutegia: 22.05ean.

: 22.05ean.