Itxi

Eibar

Betisen aurka, igandean

Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Betisen aurka jokatuko dute Villamarinen, igandean, 16:00etan. Andaluziarrek lau hilabate daramatzate etxean garaipenik lortu gabe.

  • Eibar. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek Betisen aurka jokatuko du igande honetan, 16:00etan, Benito Villamarinen. Sportingen aurka garaipena lortu ostean, bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute armaginek. Betisek lau hilabete daramatza etxean garaipenik lortu gabe.

Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak, Jaime Jimenezen, David Juncaren eta Mauro Dos Santosen bajak izango ditu partida honetarako. Bestalde, Mikel Arruabarrena eta Izet Hajrovic deialditik at geratu dira. Datozen egunetan pilatuko diren partidei begira, Mendilabrrek aldaketa egin ditzake hamaikakoan; Sergi Enrich, Adrian Gonzalez eta Antonio Luna jokalariek hasieratik jokatzeko aukerak dituzte.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Adan; Molinero edo Piccini, Pezzella, Jordi Figueras, Varela; Petros, N'Diaye; Joaquín, Dani Ceballos, Van Wolfswinkel; eta Ruben Castro.

Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Antonio Luna edo Lillo; Escalante, Dani García; Keko Gontan, Adrian edo Verdi, Saul Berjon edo Inui; eta Sergi Enrich.

Epaiea: Eduardo Prieto Iglesias.

Zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 16.00.

16.00.

16.00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak