Itxi

Eibar

0-4, Betisen aurka

Eibarrek garaipen eroso batekin ekin dio 2016ari

Erredakzioa

Armaginek 0-4 irabazi diote Betisi Villamarinen. Capak, Kekok, Adrianek eta Borja Bastonek sartu dituzte golak. Bigarren garaipena lortu du jarraian Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak.

  • Keko Gontan. Argazkia: EFE

    Keko Gontan, Betisi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek 0-4 irabazi dio Betisi Benito Villamarinen eta 2016. urtea ezin hobeto hasi du. Talde armaginak bigarren garaipena jarraian lortu du, eta 27 punturekin Europako postuetara gerturatu dira.

Hasieratik jaun eta jabe izan da Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldea eta hirugarren minutuan sartu du lehen gola (0-1), Caparen bitartez. Golak lasaitasuna eman dio Eibarri eta Betis ezinean ibili da. Armaginen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta 17. minutuan Keko Gontanek 0-2koa ezarri du markagailuan. Armaginen aldeko 0-2ko emaitzarekin iritsi da lehia atsedenaldira.

Bigarren zatian Betisek aldeak murrizteko abaguneren bat izan du, baina Riesgo atezaina azaldu da andaluziarren golak eragozteko. Aukeraren bat izan duen arren, Betisek ez du Eibar estuasunetan jarri. Armaginak eroso ibili dira Benito Villamarineko berdegunean eta garaipena biribildu dute Adrianek 71. minutuan (0-3) eta Borja Bastonek 77. minutuan (0-4) sartutako golekin.

Fitxa teknikoa:

0 - Betis: Adan; Molinero, Pezzella, Jordi Figueras (Kadir, 70. min), Vargas; Petros, N'Diaye; Cejudo, Dani Ceballos (Portillo, 80. min), Vadillo (Jorge Molina, 46. min); eta Ruben Castro.

4 - Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani Garcia (Eddy Silvestre, 83. min); Keko Gontan, Adrian, Inui (Saul Berjon, 60. min); Sergi Enrich (Borja Baston, 76. min).

Golak: 0-1, 3. min: Capa. 0-2, 17. min: Keko Gontan. 0-3, 71. min: Adrian. 0-4, 82. min: Borja Baston.

Epailea: Eduardo Prieto Iglesias.

rieto Iglesias.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar