Itxi

Eibar

Bi urte gehiago

Asier Riesgok 2018ra arte luzatu du Eibarrekin duen kontratua

eitb.eus

"Nahi nuena zen, hasieratik. Urtebeterako etorri nintzen eta klubak kontratua bi urterako berritzea nahi izan du. Oso pozik nago", esan du armaginen atezainak.

1:32

Asier Riesgok ni urtez luzatu du Eibarrekin duen kontratua, 2018ko ekainera arte, klibak berak bere webgunean aditzera emandakoaren arabera.

Riesgo Osasunatik iritsi zen talde armaginera. Titular izan da aurtengo Ligan jokatutako neurketa guztietan Granadaren aurka jokatutakoan izan ezik. Orduan ezin izan zen zelaian egon, aurreko denboralditik bete gabe zuen zigorra bete behar izan zuelako.

Riesgo Deban jaio zen, duela 32 urte, eta 136 neurketa jokatu ditu Lehen Mailan, eta 71 Bigarren Mailan. Debuta Realarekin egin zuen 2004-2005 denboraldian. Bost denboraldi eman ditu Lehen Mailan, beste bost Osasunan eta beste bat, utzita, Huelvako Recreativon.

"Nahi nuena zen, hasieratik. Urtebeterako etorri nintzen eta klubak kontratua bi urterako berritzea nahi izan du. Oso pozik nago", esan du armaginen atezainak.

inen atezainak.