Itxi

Eibar

2-1, Espanyolen aurka

Eibarrek Europako postuetan amaitu du lehen itzulia

Erreakzioa

Armaginek 2-1 irabazi diote Espanyoli Ipuruan. Inui eta Borja Baston izan dira golegileak talde gipuzkoarrean eta Jordanek sartu du Kataluniako taldearen gola.

  • Inui. Argazkia: EFE

    Inui, Espanyoli sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek garaipen handia lortu du Espanyolen aurka (2-1) Ipuruan eta hiru puntu hauei esker, armaginek Europako postuetan amaitu dute lehen itzulia. Mendilibarrek zuzentzen duen taldea BBVA Ligako seigarren postuan dago, 30 punturekin.

Lehen zatia joan etorrikoa izan da. Bi taldeak erasokor zelairatu dira, eta golak sartzeko abaguneak sortu dituzte lehen minutuetan. Hamabosgarren minutuan, Inuik baloia jaso eta gol ikusgarria sartu du (1-0). Jokalari japoniarrak jokaldi dotorea egin eta jaurtiketa bikaina atera du. Gola sartu ostean Eibar jokoan nagusitzen hasi da, baina Espanyolek ere abaguneak sortzea lortu du. Horrela, 21. minutuan, Joan Jordanek partida berdintzea (1-1) lortu du.

Atsedenaldira iritsi orduko, talde bakoitzak abagune on bana izan du. Espanyolek jokaldi ona egin du hegaletik, erdiraketa bakarrik egon den Caicedorengana zuzenduta joan da, baina Riesgok eskua atera eta arriskua aldentzea lortu du. 45. minutuan, Borja Bastonek kanpora bidali du errematea, ate aurrean bakarrik aurkitu ostean.

Bigarren zatia ere parekatua izan da, baina minutuak aurrera joan ahala armaginak nagusitzen hasi dira. Espanyolek bigarren gola sartzeko abagune argia izan du 62. minutuan, baina Hernan Perezen jaurtiketak zutoina jo du. Jarraian, Sergi Enrichek kanpora bidali du area barrutik egindako jaurtiketa. Minutuak aurrera joan ahala, Eibar nagusitzen hasi da, eta 73. minutuan, epaileak armaginen aldeko penaltia adierazi du. Borja Bastonek jaurti du penaltia eta 2-1ekoa sartu du.

Gola sartu ostean, partida guztiz erabakita uzteko abaguneak izan ditu Eibarrek, baina talde armagineko aurrelariak ez dira fin ibili aurkariren ate aurrean eta ezin izan dute gol gehiago sartu. Espanyol erasora jotzen saiatu da, baina ez du abagune argirik sortu. Ondorioz, hiru puntuak Ipuruan geratu dira.

Fitxa teknikoa:

2 - SD Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, Antonio Luna; Keko Gontan, Escalante (Adrian, 74. min), Dani Garcia, Inui; Borja Baston (Saul Berjon, 89. min) eta Sergi Enrich (Verdi, 76. min).

1 - RCD Espanyol: Pau Lopez; Javi Lopez, Antonio Raillo, Enzo Roco, Víctor Alvarez; Pape Diop, Joan Jordan; Hernan Perez, Gerard (Abraham, 68. min), Marco Asensio; eta Caicedo.

Golak: 1-0. 14. min. Inui; 1-1. 21. min. Joan Jordan; 2-1. 73. min. Borja Baston, penaltiz.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

 

 

>

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak