Itxi

Eibar

Errege Kopa

Eibarrek kanporaketa irauli nahi du Las Palmasen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek 2-3 galdu zuten final-zortzirenetako joaneko partida eta asteazken honetan, 21:00etan, kanporaketari buelta ematen saiatuko dira Kanariar Uharteetan.

0:30

Eibarrek asteazken honetan jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida, 21:00etan, Las Palmasen aurka. Armaginek 2-3 galdu zuten joaneko partida eta kanporaketa irauli beharko dute final-laurdenetarako txartela lortzeko.

Ponferradinaren aurkako kanporaketan, armaginek 3-0 galdu zuten joaneko partida eta itzulerakoan 4-0 irabaztea lortu zuten. Asteazken honetan gauza bera egin nahi du Eibarrek Kanariar Uharteetan.

Gonzalo Escalante eta Izet Hajrovic zigortuta daude joaneko partidan egotziak izan zirelako, eta baja izago dira Las Palmasen aurka. Min hartuta dauden Mikel Arruabarrena, Jaime Jimenez eta Manuel Castellano 'Lillo' ere baja izango dira. Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak deialditik at utzi ditu Dani Garcia eta Ivan Ramis. Gainera harrobiko taldeko Iñigo Barrenetxea eta Thaylor Lubanadio deialdian sartu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Las Palmas: Raul Lizoain; David Simón, David Garcia, Alcaraz, Garrido; Wakaso, Culio; Momo, Valerón, Nauzet Aleman; eta Willian Jose.

Eibar: Xabi Iruretagoiena; Ekiza, Dos Santos, Pantic, David Junca; Eddy Silvestre, Adrian; Saul Berjon, Verdi, Inui; eta Borja Baston edo Sergi Enrich.

Epailea: Pedro Jesus Perez Montero.

Zelaia: Gran Canaria.

Ordua: 21.00.

/strong> 21.00.

/strong> 21.00.

/strong> 21.00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar