Itxi

Eibar

Badoa

Simone Verdik Eibar utziko du, Carpi italiarrera joateko

eitb.eus

AC Milan taldeak utzita aritu da armaginekin. Ligako bederatzi partida (hiru titular moduan) eta Kopako lau (guztietan hasieratik) jokatu ditu.

  • Simone Verdi, ezkerran, Adrian Gonzalezekin batera. Argazkia: Efe.

    Simone Verdi, ezkerran, Adrian Gonzalezekin batera. Argazkia: Efe.

Simone Verdik agur esango dio Eibar taldeari, berak horrela eskatuta, minutu gehiago jokatzeko helburuarekin. Carpi talde italiarrean arituko da orain.

Verdi AC Milanek utzita iritsi zen Eibarrera. Orotara, bederatzi partida jokatu ditu Ligan (horietatik hiru titular moduan) eta lau Kopan (lauretan titular).

Ponferradinaren aurkako Kopa kanporaketan taldeak egindako lau goletatik bat berak egin zuen, eta armaginek kanporaketa iraultzea lortu zuten.

Verdik agur esateko mezu bat idatzi du, eta klubak bere webgunean jarri du.

n jarri du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak