Itxi

Eibar

Porrota

Eibarrek ezin izan du Malagarekin (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek partida kaskarra egin dute. Juanpik egin du andaluziarren lehen gola atsedenaldiaren atarian, Santa Cruzek bigarrena eta Borja Bastonek eibartarrena, luzapenean.

1:11
Eibar

Eibarrek ezin izan dio Malagari irabazi Ipuruan (1-2). Armaginek garaipena nahi zuten, iragan asteburuan Athleticen aurkako derbian jasotako porrota ahazteko, baina andaluziarrak hobeto aritu dira eta merezita irabazi dute.

Lehen zatian Eibar txukun aritu den arren, eta garaipenaren bila atera diren arren, ez dira markagailuan aurrea hartzeko gai izan, Malaga zelaian oso ondo kokatuta egon delako.

Bigarrenez jarraian, Mendilibarren taldean defentsa batek min hartu du: Panticek zelaia utzi behar izan du, eta bere ordez Ekiza sartu du entrenatzaile bizkaitarrak.

Javi Graziaren taldeak erasoan izan duen bigarren aukera aprobetxatu du partidako lehen gola egiteko. Juanpik sartu du  Chory Castrok zuzendutako kontraerasoan, eta Eibarreko defentsak egindako hutsari etekina aterata. Gol psikologikoa izan da, atsedenaldiaren atarian.

Baston golegile, luzapenean

Bigarren zatian, Malagak neurketa erabakita utzi nahi izan du, baina gola sartzea asko kosta izan zaio. 90. minutuan egin dute, Santa Cruzen bitartez.

Armaginek aldea murriztea lortu dute, baina berandu, luzapenean, Borja Bastonek egindako golari esker. Madrildarraren 15. gola da Ligan.

Fitxa teknikoa:

1. Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic (Ekiza, 38. min), David Juncà; Keko Gontán, Escalante, Dani García (Adrián, 82. min), Inui (Jota Peleteiro,60. min); Borja Bastón eta Sergi Enrich.

2- Malaga: Kameni; Rosales, Albentosa, Filipenko, Miguel Torres; Juanpi, Recio, Camacho, Chory Castro (Boka, 84. min); Cop (Pablo, 73. min) eta Charles (Santa Cruz, 77. min).

Golak: 0-1. 44. min. Juanpi; 0-2. 90. min. Santa Cruz; 1-2. 93. min. Bastón.

3. min. Bastón.