Itxi

Eibar

Igandean, 18:15ean

Eibarrek eta Levantek garaipena behar dute

Agentziak | Erredakzioa

Partida igandean jokatuko da, 18:15ean, Ipuruan. Keko, Ekiza, Luna, Ramis, Jimenez eta Junca baja dira, baina Borja Baston hasierako hamaikakora itzuliko da.

  • Eibar-Levante. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Eibar-Levante partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Levante izango du aurkari igande honetan Ipuruan, 18:15ean. Armaginek eta Valentziako taldeak garaipena behar dute azken jardunaldietako bolada txarrari amaiera emateko.

Talde gipuzkoarrak sei baja izango ditu: min hartuta dauden Sergio Gontan "Keko", Borja Ekiza, Antonio Luna, Ivan Ramis, Jaime Jimenez eta partida bateko zigorra bete behar duen David Junca jokalariak. Deialdia osatzeko, Jose Luis Mendilibarrek harrobiko taldeko jokalariak diren Ander Gayoso eta Imanol Corral deitu ditu. Aleksandar Pantic ere 19 jokalariz osatutako deialdian sartu da. Bestalde, Eibarrek Borja Baston aurrelaria berreskuratuko du partida honetarako ezin izan baitzuen Atletico Madrilen aurka jokatu, koltxoneroek utzita baitago talde armaginean. Jon Ansotegik hasieratik jokatzeko aukerak izan ditzake.

Levanteren aldetik Joan Francesc Ferrer 'Rubi' entrenatzaileak ezingo du Ruben Garcia, Ivan Lopez, Jose Mari, Pedro Lopez eta Jefferson Lerma jokalariekin kontatu, baja baitira. Juanfran eta Trujillo deialditik at geratu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ansotegi, Lillo; Jota Peleteiro, Escalante, Dani García, Inui; Borja Baston eta Sergi Enrich.

Levante: Mariño; Morales, David Navarro, Feddal, Orban edo Toño; Camarasa, Verza, Simao, Medjani edo Xumetra; Deyverson eta Rossi.

Epailea: Estrada Fernandez.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 18.15ean.

rong> 18.15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak