Itxi

Eibar

Diskoteka batean

Nauzet Alemanek 18 puntuko jostura jaso du liskar baten ostean

Erredakzioa

Las Palmas Eibarren hurrengo aurkaria da, eta talde kanariarreko Nauzet eta Araujo jokalariak liskar batean murgildu ziren igande gauean, diskoteka batean.

  • Nauzet Aleman eta Sergio Araujo. Argazkia: EFE

    Nauzet Aleman eta Sergio Araujo. Argazkia: EFE

Nauzet Aleman Las Palmaseko jokalariak 18 puntuko jostura jaso du igande gauean diskoteka batean liskarra izan ondoren. Hala jakinarazi du SER irratiak. Eibarren aurkaria izango da Las Palmas datorren ostiralean.

Las Palmaseko jokalaria den Sergio Araujo ere diskoteka horretan egon zen, baina beste zona baten. Honek ere liskarra izan zuen pertsona batekin. Las Palmasek espedientea ireki die bi jokalariei.