Itxi

Eibar

Sanchez Pizjuanen

Eibar galtzaile atera da Sevillan, Llorenteren gol baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek neurketa berdintzeko aukerak izan dituzte, baina azken metroetan asmatzea falta izan zaie. Armaginek hamar jokalarirekin amaitu dute partida.

  • Fernando Llorente, partidako golegilea. Argazkia: Efe.

    Fernando Llorente, partidako golegilea. Argazkia: Efe.

Sevillak asko sufritu behar izan du Eibarri 1 eta 0 irabazteko eta denboraldiko 12. garaipena lortzeko, jarraian, bere zelaian.

Eibar beldurrik gabe aritu da eta ez du amore eman, baina azkenean esku hutsik bueltatu da Euskal Herrira, eta bigarren itzulian lehenengoan erakutsitako maila eman gabe jarraitzen du.

Jose Luis Mendilibarren taldeak sei jardunaldi daramatza neurketarik irabazi gabe. Sanchez Pizjuanen gauzak maldan gora jarri zaizkie lehen minutuetan, Fernando Llorentek gola egin baitu 10. Minutuan. Aurrelaria ondo aritu da area barruan eta Riesgo gainditu du.

Adrian Gonzalez, Sergi Enrich eta Borja Baston berdinketa lortzen saiatu dira, baina zorte handirik gabe. Sevillak ere ez du asmatu norgehiagoka erabakita uzteko orduan.

Bigarren zatia lehenengoaren oso antzekoa izan da. Bi taldeek izan dituzte aukerak, baina ez da gol gehiagorik egon. Armaginak, gainera, 10 jokalarirekin geratu dira, epaileak Lillo kanporatu duelako.

Azkenean, 1-0 Sevillaren alde.

 

Fitxa teknika

1 - Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Rami, Carriço, Tremoulinas; N'Zonzi, Cristóforo; Reyes (Vitolo, 59. min), Éver Banega (Iborra, 77. min), Krohn-Dehli; eta Llorente (Gameiro, 64. min).

0 - Eibar: Riesgo; Lillo, Pantic, Iván Ramis, David Juncà; Escalante (Saúl Berjón, 85. min), Dani García; Radosevic, Sergi Enrich, Adrián; eta Borja Bastón.

Gola: 1-0, 11. min: Llorente.

min: Llorente.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak