Itxi

Eibar

Igandean, 16:00etan

Eibarrek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Armaginek BBVA Ligako liderraren aurka jokatuko dute igande honetan, 16:00etan, Ipuruan. Luna eta Capa deialdian sartu dira; Lillo, Keko, Jota, Ekiza eta Jimenez, aldiz, baja dira.

  • Borja Baston. Argazkia: EFE

    Borja Baston lehen itzulian Bartzeloari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek BBVA Ligako liderra den Bartzelona izango du aurkari igande honetan, 16:00etan, Ipuruan. Armaginak ez daude bolada onean, baina ezustekoa eman nahi dute 35 partida jarraian galdu gabe daramatzan Barçaren aurka.

Partida honetarako Mendilibarrek Ander Capa eta Antonio Luna jokatzeko prest izango ditu. Biak deialdian sartu dira, baina bost baja izango dituzte armaginek: Lillo, Kekeo Gontan, Jota Peleteiro, Borja Ekiza eta Jaime Jimenez jokalarienak.

Ustezko hamaiakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Pantic, Ramis, David Junca; Escalante, Dani García; Saúl Berjon edo Radosevic, Adrian edo Sergi Enrich, Inui; Borja Baston.

Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Mascherano, Alba; Sergi Roberto edo Busquets, Arda, Iniesta; Messi, Suarez, Munir edo Arda.

Epailea: Alberto Undiano Mallenco.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 16.00.

16.00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar