Itxi

Eibar

Urte bete

Mendilibarrek kontratua berrituko du Eibarrekin

Agentziak | Erredakzioa

Hasieratik bi aldeak prest izan dira eta ez da arazorik egon akordiora iristeko. Hurrengo astean sinatuko da.

  • Jose Luis Mendilibar

    Jose Luis Mendilibar

Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak datorren astean berrituko du bere kontratua, Cadena Ser irratian iragarri du datorren astean sinatuko duela.

Hasieratik bi aldeak prest izan dira kontratua berritzeko eta ez da arazorik izan akordiora iristeko. Urte bete gehiago izango da bizkaitarra armaginen entrenatzaile.

Aurtengo denboraldia bikaina izaten ari da, historiako onena, baina Mendilibarrek gehiago nahi du.  45 puntuetara heltzea dute erronka eta ostiral honetan Sportingen kontra jokatuko dute hiru puntuen bila.