Itxi

Eibar

Nano ere fitxatu du

Eibarrek Anaitz Arbilla fitxatu du

Erredakzioa

ETBk jakin ahal izan duenez, jokalari nafarrak talde armaginarekin sinau du kontratua datozen hiru denboraldietarako. Bestalde, klubak ofizial egin du Nanoren fitxaketa.

  • Anaitz Arbilla. Argazkia. EFE

    Anaitz Arbilla. Argazkia. EFE

ETBk jakin ahal izan duenez, Eibarrek Anaitz Arbilla fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Nafarroako jokalaria Espanyoletik dator talde armaginera. Bestalde, klubak ofizial egin du Nanoren fitxaketa.

Arbilla hegaleko jokalaria da, Athleticen harrobian ibili zen, eta Barakaldo, Poli Ejido, Salamanca, Hercules, Rayo Vallecano eta Espantyol taldeetan jokatu du. Izan ere, Espanyoletik iritsi da talde armaginera.

Bestalde, Eibarrek Nanoren fitxaketa baieztatu du. Alexander Mesa “Nano” Tenerifetik dator eta bost urterako kontratua sinatu du talde armaginarekin.

 

/span>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar