Itxi

Eibar

Donostian

Ivan Ramisi egindako ebakuntza arrakastatsua izan da

Erredakzioa

Eibarrek jakinarazi duenez, Ivan Ramis jokalariari Donostian egin dioten ezker orkatilako ebakuntza ondo atera da. Zerbitzu medikuek ez dute errekuperazio data zehaztu.

  • Ivan Ramis. Argazkia: EiTB

    Ivan Ramis. Argazkia: EiTB

Ivan Ramis ostiralean lesionatu zen Eibarrek Atxabalpen egin zuen entrenamenduan eta astelehen honetan egin diote ebakuntza ezker hankako orkatilan. Donostiako Pakea klinikan egin diote ebakuntza eta klubeko zerbitzu medikuek esan dutenez, arrakastatsua izan da.

Eibarreko medikuek ez dute errekuperazio epea zehaztu, honelako hausturetan jokalari bakoitzaren eboluzioa desberdina baita.

 

p>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak