Itxi

Eibar

Igandean, 16:15ean

Eibarrek Leganesen irabazi eta Europara hurbildu nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Ivan Ramis eta Fran Rico denboraldi osorako baja dira, eta Asier Riesgo atezainak ere ezin izango du Butarquen jokatu.

  • Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Eibarrek Europako postuetara gerturatu nahi du Butarquen, ligako 16. jardunaldian. Armaginek 22 puntu dituzte eta Europako postuetatik hiru puntura daude.

Azken bi euskal derbietan puntuak galdu dituzte: Athleticekin 3-1 galdu zuten, eta Alavesekin, berriz, hutsean amaitu zuten.

Ivan Ramis eta Fran Rico baja dira denboraldi osorako, eta Asier Riesgo atezainak ere ezin izan du Butarquen jokatu, zuntz haustura duelako.

 

Ustezko hamaikakoak:

Leganes: Herrerín; Bustinza, Medjani, Insua, Adrián Marín; Timor, Alberto Martín, Gabriel; Omar, Machís eta Guerrero.

Eibar: Yoel; Arbilla edo Capa, Gálvez, Lejeune, Antonio Luna; Escalante, Dani García; Pedro León, Adrián o Rubén Peña, Inui; eta Sergi Enrich.

Epailea: González González (Gaztela Leongo Batzordekoa).

Estadioa: Butarque.

Ordua: 16.15ean

rong> 16.15ean