Itxi

Eibar

Final-zortzirenak

Eibar final-laurdenetan sartu da, historian lehen aldiz

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek Osasuna kanporatu dute final-zortzirenetan. Itzulerako partida hutsean amaitu da, Sadarreko joanekoa 0 eta 3 irabazi ostean. Nerketa oso kaskarra jokatu dute bi taldeek.

  • Escalante eta Fausto. Argazkia: Efe.

    Escalante eta Fausto. Argazkia: Efe.

Eibarrek aurreikusitakoa bete eta Osasuna Errege Kopatik kanpo utzi du, final-zortzirenetako itzuliko neurketan husna egin ostean (joanekoan 0 eta 3 gailendu ziren).

Gauzak horrela, armaginak historian lehen aldiz sartu dira Kopako final-laurdenetan.

Partida oso txarra jokatu dute biek, ez da gol aukera bat bera ere egon, eta tentsio gehiago izan da harmailetan, berdegunean baino, izan ere, klubeko arduradunek publizitatea estaltzen zuten bi pankarta kendu behar izan dituzte azken hilabeteetako tirabirari jarraipena emanez.

Lehen zatiko gauzarik esanguratsuena lesioak izan dira. Eibarreko Juncá eta Osasunako Nauzet atezainak min hartu dute eta zelaitik atera dira.

Atsedenaldiaren ostean, Eibarreko zaleak izan dira protagonista, zuzendaritzaren aurka egindako protestengatik.

Jokoari dagokionez, armaginek joaneko aldeari eusten saiatu dira, baita lortu ere. Osasuna, berriz, erasoan saiatu da, baina zorterik gabe.

Fitxa teknikoa:

0 - Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Gálvez, David Juncà (Pedro León, 10. min); Escalante (Adrián, m. 76), Fran Rico (Dani García, 59. min), Imanol Sarriegi; Rubén Peña, Nano, eta Bebé.

0 - Osasuna: Nauzet (Mario, 41. min); Aitor Buñuel, Tano, David García, Fuentes; Fausto Tienza (Oier Sanjurjo, 71. min); Javi Alamo, Olavide, Otegui, Jaime; eta Kenan Kodro (Rivière, 62. min).