Itxi

Eibar

Errege Kopa

Atletico Madrilen aurka Eibarrek miraria behar du gaur

Erredakzioa

Talde armaginak Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida jokatuko du asteazkenean, 19:15ean, Ipuruan. Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak 3-0 galdu zuen joaneko norgehiagoka.

  • Atletico Madril-Eibar. Argazkia: EFE

    Joaneko Atletico Madril-Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida gaur 19:15ean Ipuruan. Joaneko neurketa 3-0 galdu zuten armaginek Vicente Calderonen eta zail izango du kanporaketa iraultzea.

Talde armaginak zazpi baja ditu. Gonzalo Escalante, Asier Riesgo, Ivan Ramis, Anaitz Arbilla, David Junca, Kike Garcia eta Antonio Luna, baja dira koltxoneroen aurkako neurketarako. Jokatzeko prest dituen lehen taldeko 16 jokalariak sartu ditu deialdian eta harrobiko bi jokalari ere deitu ditu.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Yoel; Capa, Galvez, Lejeune edo Dos Santos, Ruben Peña; Christian Rivera, Fran Rico edo Imanol Sarriegi; Inui, Adrian edo Fran Rico, Bebe; eta Nano.

Atletico Madril: Moya; Juanfran, Savic, Godin, Filipe; Correa, Gabi edo Koke, Saul edo Koke, Gaitan; Torres eta Carrasco.

Epailea: Jaime Latre.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 19.15ean.