Itxi

Eibar

Larunbatean, 18:30ean

Eibarrek Gaizka Garitanoren Deportivori irabazi nahi dio

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek bost puntura dauzkate Europa Liga jokatzeko postuak.

  • Eibarrek gora begiratzen jarraitu nahi du. Argazkia: Efe.

    Eibarrek gora begiratzen jarraitu nahi du. Argazkia: Efe.

Eibarrek eta Deportivok sailkapenean gora egin nahi dute eta horretarako ezinbestekoa dute Ipuruan jokatuko duten partida irabaztea. Galiziarrak, gainera, estu eta larri dira, eta azken postuetatik atera nahi dute. Lehen itzulian jokatutako neurketan Garitanoren taldea gailendu zen 2 eta 1.

Jose Luis Mendilibarren taldeak 26 puntu ditu eta bost puntura dauzka Europa Liga jokatzeko aukera ematen duten postuak. Hala ere, azken sei jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute armaginek. Aurreko asteburuan, Bartzelonaren aurka galdu zuten, 0 eta 4. Riesgo, Arbilla, Ramis eta Kike baja dira, lesionatuta, eta Escalante zigortuta dago.

Garitanoren Deportivori dagokionez, galiziarrek 19 puntu dituzte eta sei puntu behetik dituzte jaitsiera postuak. Azken hiru partidak berdindu egin dituzte eta azken lauretan punturen bat atera dute. Bruno Gama, Carles Gil eta Fayçal Fajr baja dira.

 

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Yoel; Capa, Dos Santos o Gálvez, Lejeune, Antonio Luna o Rubén Peña; Dani García, Christian Rivera; Pedro León, Adrián, Inui; Sergi Enrich.

Deportivo: Tyton; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Borges, Guilherme; Carles Gil, Çolak, Bruno Gama; Andone.

Epailea: Juan Martínez Munuera (Valentziako Batzordekoa)

Estadioa: Ipurua.

Ordutegia: 18.30ean

a: 18.30ean